Herriko sei bertsolarik talde batean eta beste horrenbestek \"kontrako\" taldean jardungo dute gaur, Iurretan antolatu duten Bertso Desafioan. Dantzari plazako karpan, 22:00etan jarri dute desafioa entzun gura duten guztientzako hitzordua.
Herriko sei bertsolarik talde batean eta beste horrenbestek \"kontrako\" taldean jardungo dute gaur, Iurretan antolatu duten Bertso Desafioan. Dantzari plazako karpan, 22:00etan jarri dute desafioa entzun gura duten guztientzako hitzordua.
Talde bakoitzak aukeratuko du sei bertsolarietako bakoitzak zer ariketa egingo duen txapelketan, bertsolari bakoitzak ondoen egiten duen ariketa burutuko du, desafioen eran: beste taldeak baino puntuazio handiagoa lortzeko helburuagaz banatuko dituzte taldeek kideen artean egitekoak.
Orain urte batzuk ere jokatu zuten Gure Barik bertso eskolan ibilitakoen arteko txapelketa: kanporaketa bat lehenengo eta finala gauean egiten zuten, baina dena batera egingo dute aurten: gaur erabakiko da dena.
Herritarren arteko saio hura berreskuratzea erabaki dute gazteek aurten: bertso eskolako gazteek oholtzara igotzeko aukera izan dezaten aukera eman guran, mikrofonoari eta eszenatokiari \"beldurra\" kendu diezaioten laguntzeko. Gaur egun, 14-15 urteko gazte bi eta 18tik 25era arteko beste lau bertsozale elkartzen dira bertso eskolan.
Txapelik ez
Irabazlea bertsolari bakarra ez denez izango, taldeko sei kideentzako apropos prestatutakoa izango da irabazleen saria: txapelik ez da egongo, baina seikotearentzako pentsatutako saria bai.
Ilusio handiz antolatutako saioaren inguruan, gazte eta bertsolarien artean badagoela herrian \"piketxoa\" dioskue Gure Barik bertso eskolakoek; iurretar guztiak gonbidatu dituzte entzutera.
BERTSOLARIAK
· Eneko Abasolo \'Abarkas\'
· Ander Salaberria
· Justo Alberdi
· Xabi Olaskoaga
· Erlantz Zaldunbide
· Mikel Gerediaga
· Gorka Lazkano
· Markel Onaindia
· Kristina Mardaras
· Unai Agorria
· Ander Duñabeitia
· Unai Badiola