Hastear da Emakumeen Bira

Anboto 2010ko eka. 10a, 09:50

Dagoeneko hasi dira txirrindulariak Maspe kalean agertzen. Arratsaldeko 16:30ean irtengo dira Iurretatik mundu mailako txirrindulari onenak. Ikuskizuna aurten ere segurtatuta dago.

Arratsaldeko 16:30ean irtengo dira Iurretatik mundu mailako txirrindulari onenak. Ikuskizuna aurten ere segurtatuta dago. Aurten 23 talde eta 138 txirrindulari ibiliko dira errepideean. Lau talde euskaldunak dira: Bizkaia-Durango, Lointek, Debabarrena Kirolgi eta Tolosa. Judith Arndt iazko irabazleak gogotik lan egin beharko du berriro Urduñan maillot horia jantzi gura badu. Izan ere, askoren ustez faborito den Claudia Hausler iazko bigarren postua hobetzeko asmoagaz etorriko da. Ezin ditugu ahaztu Nicole Cooke -iaz etapa bi irabazi zituen- Tiffamy Cromwell eta Emma Johansson ere.

Etapak

Gaurko lehenengo etapa Iurretan hasi eta amaituko da (88km). Elorrioko San Agustingo harlauzatik igaroko dira txirrindulariak eta Miotako gaina ere gainditu beharko dute. Lo hartuz gero sorpresak egon daitezke. Bigarren etapa Lekeitio ingurutik ibiliko da (112 km). Lekoitz gaina birritan igaro beharko dute eta bero egiten badu etapa gogorra aurreikusten dute antolatzaileek. Ekainaren 12an etapa bi izango dira. Goizean Elorriotik Elgetarako kronoigoera dute; zaleek oraindik gogoan izango dute sasoi batean Joane Somarribak eta Fabiana Luperinik emandako eraskutaldiak. Arratsaldean Iurreta eta Zuia arteko 79 kilometroak osatu beharko dituzte. Azkenik ekainaren 13an, ohi legez, Urduñarako igoerak eta ondorengo jaitsierak argituko ditu duda guztiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!