Ibarretxe kultur etxean egin zuten barikuan Iurretako literatur lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia.
Ibarretxe kultur etxean egin zuten barikuan Iurretako literatur lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Udalaren eta herriko eskolen elkarlanagaz, ume, gazte eta helduen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko helburuz Herri Bibliotekan antolatzen dute hitzorduan, sekula baino parte hartzaile gehiago izan direla nabarmendu zuten antolatzaileek.
Lehiaketan parte-harte duten herriko ikastetxeetako ikasleak eta helduen sailean saria jaso duten parte-hartzaileak ere izan dira Ibarretxeko ekitaldian, eta Udaleko eta Herri Bibiotekaren ordezkarien eskutik jaso dituzte sariak. Helduen saileko lehenengo saria, Margotu gabeko kateak izeneko lanagatik eman diote Eñaut Aiartzaguena iurretarrari; kartzelan idatzitako testua aurkeztu du Aiartzaguenak herriko lehiaketara. Bertso idatzien atalean bestalde, Justo Alberdik jaso du Bakearen negarra bertsoagatik lehenengo saria.
Umeen sailean 108 lan, 160 gazteenean, eta helduen sailean 14 aurkeztu dira Iurretako Literatur lehiaketaren zazpigarren edizio honetan. Parte-hartzaile guzti horien artean, liburu-sorta, liburuak erosteko bono eta diru-saritan, guztira 2.260 euro banatu dituzte Udaleko eta liburutegiko ordezkariek bariku eguerdiko Ibarretxeko ekitaldian.
Lehiaketara aurkeztutako idatziak biltzen dituen liburuxkan, lehiaketaren kartel, diploma eta libretatxoetan agertzen diren irudiak Iurretan bizi den Iraia Okina ilustratzaileak egin ditu.