Eneko Abasolo, 'Abarkas' nagusi Oromiñon

Anboto 2010ko mai. 3a, 08:42

Joan zen barikuan, apirilaren 30ean jokatu zuten Durangaldeko Bertsolari txapelketaren bigarren kanporaketa Iurretako Oromiño auzoko txokoan, eta Eneko Abasolo \'Abarkas\' iurretarrak batu zuen puntu gehien.

Joan zen barikuan, apirilaren 30ean jokatu zuten Durangaldeko Bertsolari txapelketaren bigarren kanporaketa Iurretako Oromiño auzoko txokoan, eta Eneko Abasolo \'Abarkas\' iurretarrak batu zuen puntu gehien. Maiatzaren 29an Berrizko frontoian jokatuko den Durangaldeko bertsolari txapelketaren finalean jardungo duten sei bertsolarien izenak badakizkigu. Mallabian jokatu zen lehenengo aurresaioan puntu gehien batu zituen Miren Amuriza berriztarrak, Eneko Abasolo \'Abarkas\' iurretarrak, Beñat Ugartetxea mallabiarrak, Eñaut Uruburu abadiñarrak, Gorka Lazkano berriztarrak, eta Julen Sololuze ermuarrak jardungo dute beraz, maiatzaren 29an, Berrizko frontoiko finalean. Joan zen barikuko Oromiñoko bigarren aurresaioan, epaimahaiarengandik 191 puntu t\'erdi batu zituen lehenengo egin zuen Abasolok, 175 puntu t\'erdi Eñaut Uruburuk, 171 t\'erdi Jon Ander Urkiagak, 165 Ander Salaberriak, eta 147 Ander Aldazabalek. Bertsolariak entzutera, 60 lagun inguru batu zen joan zen barikuan, eta giro ederrean jardun zuten Amaia Ugaldek jarritako gaiei erantzuten bertsolari gazteek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!