Emakumeen I Bizkailoreak Klasika jokatu zen domekan, Iurretan hasi eta amaituta. Lointek taldeko Belén Lopez izan zen azkarrena helmuga zapaltzen.
Emakumeen I Bizkailoreak Klasika jokatu zen domekan, Iurretan hasi eta amaituta. Lointek taldeko Belén Lopez izan zen azkarrena helmuga zapaltzen.
Lasterketa ez zen hautsi, eta sprintean jokatu zen garaipena. Lointek taldeko andaluziarra izan zen azkarrena. Errepide nagusietaz gainera, bidexka eta harbideetatik ere ibili ziren txirrindulariak. Bizkaia-Durango taldeko Cristina Alcalde nafarrak izan zen bigarren, eta Debabarrenako Irene San Sebastián hirugarren.
Junior mailan Tania Calvorentzat izan zen txapela; bigarren Jaione García izan zen eta hirugarren Dorleta Eskarmendi. Kadeteetan, Alicia Gonzalez, Itziar Abascal eta Sheila Gutiérrez igo ziren podiumeko mailetara, hurrenez hurren.