Txirrindulariak harbidean ikusteko bigarren aukera bihar

Anboto 2010ko api. 24a, 12:00

Iurretako Emakumeen Bira txirrindularitza elkarteak Euskaldun Torneorako puntuagarria den emakumeen txirrindulari lasterketa antolatu du bihar.

Iurretako Emakumeen Bira txirrindularitza elkarteak Euskaldun Torneorako puntuagarria den emakumeen txirrindulari lasterketa antolatu du etzi. Joan zen asteburuko lasterketan legez, etzi ere Elorrioko San Agustin auzoko harbidera eramango ditu ibilbideak. Abiatzen lehenengoa nagusien mailako lasterketa izango da; 09:30ean irtengo dute Maspetik. Zelaieta barrutik igarota, Elorrioko harbidea probatu eta Eubarantz zuzenduko dira txirrindulariak. San Migel Dudeako ermitara igota eta Zornotzako Ibarra auzotik bira eginda Iurretara itzuliko dira. Zirkuitu hori birritan egingo dute, guztira 88 kilometroko ibilbidea osatuz. Bizkaia-Durango taldeak osatuko du Durangaldeko taldeen ordezkaritza. Gazteek 66 kilometroko ibilbidea osatuko dute, eta nagusiak Elorriotik bueltan Iurretatik pasatzean hasiko dute lasterketa. Kadeteen lasterketa eguerdian hasiko da, eta ibilbideari itzuli bat emango diote. Asturias, Kantabria, Madril eta Gaztela-Leongo taldeak etorriko dira, eta baliteke Portugalgo bat ere batzea. Eskualdetik talde bi ariko dira: Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio eta Beste Alde.

Emakumeen Bira

Bestalde, Emakumeen Birako antolatzaileek nobedade moduan aurreratu dutenez, Biraren datozen hiru urteetako aldietan, Deban hasi eta amaituko da lasterketa bat. 2011n Lekeitiora ere itzuliko da Bira, lau urtez ibilbidetik kanpora egon ondoren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!