Jesus España eta Lidia Rodriguez azkarrenak Iurretan

Anboto 2010ko mar. 29a, 13:23

Jesus España madrildarrak eta Lidia Rodriguez kataluniarrak irabazi zuten Iurretako Hiri Frogaren 30. aldia joan zen domekan.

Jesus España madrildarrak eta Lidia Rodriguez kataluniarrak irabazi zuten Iurretako Hiri Frogaren 30. aldia joan zen domekan. Iurretako Hiri Frogak 30. aldia bete zuen asteburuan. Gizonetan Jesus España madrildarrak irabazi zuen (15.30); Alberto Garcia bigarren geratu zen irabazlearengandik bederatzi segundora helmugaratu ondoren; hirugarren, gizonetan zein emakumeetan podiumera igo zen euskaldun bakarra geratu zen: Iban Fernandez gasteiztarra (14 segundora). Españak \"nahiko erraz\" irabazi zuen lasterketa Juan Ignacio Hernández antolatzaileetako batek azaldu duenez: \"Nahi zuenean erritmoa aldatu eta nagusitasunez gailendu zen\". Emakumeetan Natalia Rodriguezi luzetxo egin zitzaion lasterketa. Orain asteburu bi Qatarren 1.500 metrotan munduko azpitxapeldun -pista estalian- geratu zen Rodríguez eta faboritoetako bat zen, baina bost kilometro lartxo izan ziren eta bederatzigarren amaitu zuen. Natalia Rodriguezek irabazi zuen lasterketa 17.46ko denboragaz. Iris Fuentes Pila izan zen bigarren segundo bakarrera: \"Rodriguezek aldetxoa kendu zion eta ezin daiteke esan sprinta izan zenik, baina bata bestaren segidan sartu ziren\". Aicha Bani marokoarrak (Nafarroan bizi da) osatu zuen podiuma; irabazlearengandik zortzi segundora helmugaratu zen. Banik erritmo bizia jarri zuen hasieran, bain apurka indar-hustu egin zen eta atzetik harrapatu zuten. Rodriguez izan zen indartsuena azken txanpan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!