Auvisako enpresa komitea Iurretako peajean kontzentratu zen atzo, eguaztenean A8an Zaldibar parean hil ziren bi beharginen heriotza salatzeko.
Auvisako enpresa komitea Iurretako peajean kontzentratu zen atzo, eguaztenean A8an Zaldibar parean hil ziren bi beharginen heriotza salatzeko.
ELA eta LAB sindikatuek prekarietateak hil egiten duela salatu zuten, eta autopistako segurtasun protokoloak martxan ipintzeko eskatu eta erantzukizunak eskatu zituzten.
Ceprenor enpresarentzat lan egiten zuten bi beharginak, 49 eta 50 urtekoak, A8an mantenu-lanetan zebiltzala furgoneta batek harrapatu eta bertan hil ziren eguaztenean. Furgonetako gidaria eta harekin batera zihoan beste behargin bat larri zauritu ziren. Furgonetak bi langileak harrapatu ondoren, haien enpresako kamionetaren aurka jo zuen. Furgonetako gidaria suhiltzaileek atera behar izan zuten ibilgailutik, eta helikopteroz Gipuzkoako Ospitalera eraman zuten, beste zauritua,berriz,anbulantziaz Mendaroko Ospitalera.