Mobilizazio eta salaketak Azokan

Anboto 2009ko abe. 7a, 11:27

Abiadura Handiko Trenaren aurkako ekintzak izan ziren atzo, domeka, Durangoko Azoka inguruan. Ekintzaile bi autobus batera igo eta ordu betez izan ziren bertan, proiektuaren kontrako salaketa egin asmoz. Gaur manifestazioa aterako da Landako etorbidetik, arratsaldeko 18:00etan. Zapatuan presoen aldeko ekitaldia eta gazte mugimenduaren manifestazioa egin ziren.

Abiadura Handiko Trenaren aurkako ekintzak izan ziren atzo, domeka, Durangoko Azoka inguruan. Gaur manifestazioa aterako da Landako etorbidetik, arratsaldeko 18:00etan. Zapatuan presoen aldeko ekitaldia eta gazte mugimenduaren manifestazioa egin ziren. [imgi]http://www.anboto.org/images/6700/6759/1.jpg[/imgi] Atzo, AHTaren kontrako ekintzaile bi autobus batera igo eta ordu betez izan ziren bertan, proiektuaren kontrako salaketa egin asmoz. Adierazi zutenez, \'autobusera igota, AHTak egunero bizi ditugun garraio arazo larriak konponduko ez dituela adierazi nahi dugu\'. Suhiltzaileak etorri eta eskailera ipintzerakoan, euren borondatez jaitsi ziren ekintzaileak. Ertzaintzak atxilotu eta komisariara eraman zituzten; lau orduren buruan geratu ziren aske. Horretaz gainera, Eusko Jaurlaritzak duen standa \'desjabetu\' zutela azaldu zuten, \'AHTa ingurunean eta nekazal lurretan eragiten ari den kalte ¡zugarria salatzeko\'. Olmako tximiniatik ere pankarta bat bota zuten bi gaztek. Gaur, manifestazioa deitu du AHT Gelditu! Elkarlanak arratsaldeko 18:00etarako.

Errepresioa

Bestalde, zapatu eguerdian \'Azokatik azken ziegaraino\' ekimena ospatu zen Azoka alboan. Kultura munduko hainbat kidek presoen eskubideen alde egin zuten ekitaldian. Arratsaldean, milaka gazte batu ziren gazte mugimenduak deituriko manifestazioan. \'Errepresioaren aurrean, gazteok batera\' lemapean Durangoko kaleak zeharkatu zituzten, duela aste bi burututako polizia operazioa salatzeko.
Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!