Alaitz Areitio iurretarrari 17 urteko espetxe zigorra ipini dio Parisko auzitegiak.
Alaitz Areitio iurretarrari 17 urteko espetxe zigorra ipini dio Parisko auzitegiak.
Beragaz batera, Maite Juarros eta Igor Igartua ere epaitu dituzte. Juarrosi 13 urteko espetxe zigorra jarri diote eta Igartuari zortzikoa. ETAko kide izatea eta 2004an Frantziako poliziekin Bagneres de Bigorre herrian izandako tiroketa batean parte hartzea leporatu diete.
Eguaztenean hasi zen epaiketa, eta gaur (otsailak 18) eman du erabakia epaileak.