Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu dute barikurako

Anboto 2010ko eka. 23a, 09:30

Borrokaldian diren Leire Martinez eta Asier Virumbralesen egoera salatuko dute, besteak beste. Bestalde, Alaitz Areitiori 5 urteko kartzela zigorra ipini diote.

Ezkurdin izango da mobilizazioa, 20:00etan. Borrokaldian diren Leire Martinez eta Asier Virumbralesen egoera salatuko dute, besteak beste. Durangoko amnistiaren aldeko mugimenduak elkarretaratzea deitu du barikurako, hileko azken ostirala izaki. Iluntzeko 20:00etan izango da kontzentrazio hori, Ezkurdi plazan. Euskal preso politikoek aurrera daramaten borrokaldiaren bigarren txanpa azken txanpara heltzen dabil, azaltzen dutenez. Bertan, Leire Martinez eta Asier Virumbrales durangarrak murgilduta daudela azaldu dute, eta azken egun hauetan ere kartzelan ekimenak egingo dituztela. Hala nola, Virumbralesek baraualdia eta enkartelada egingo ditu barikuan kideekin, eta Martinezen espetxean eskutitzak bidaliko dizkiote zuzendariari zapatuan. Hauen aurretik, itxialdiak eta komunikazio grebak ere burutu dituzte.

Areitiori zigorra

Bestalde, Alaitz Areitio iurretarrari bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Parisko auzitegiak asteon, \"ETAko kideak hezi eta formatzeagatik\". Aurretik ere badu zigorra Areitiok, 17 urtekoa, kasu honetan tiroketa batean parte hartzeagatik.
Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!