38 untze pasatxogaz irabazi zuten Santa Mañakoek Mendatakoen aurkako desafioa.
38 untze pasatxogaz irabazi zuten Santa Mañakoek Mendatakoen aurkako desafioa zapatuan.
Etxekoak izan ziren lehenengoak harriari tiratzen, eta 38 untzetik gora joan ziren. Oso ondo aritu ziren iurretarrak. Mendatakoek, bigarren tiratzearen abantaila eduki arren, ezin izan zuten aurrekoen marka hobetu, 34 untzetan geratuz.
700 kiloko harriari bultzaka aritu ziren 20 minutuz. Jende ugari bertaratu zen zapatuan, ikusmin handia zegoen, antolatzaileen arabera.