Herriaren 2008 eta 2009 urteen argazki batean legez, Iurreta gaur egun denaren alderdi desberdinak biltzen dituen \'Iurreta barne-barnetik\' izeneko DVDa aurkeztu zuten Ibarretxe kultur etxean.
Herriaren 2008 eta 2009 urteen argazki batean legez, Iurreta gaur egun denaren alderdi desberdinak biltzen dituen \'Iurreta barne-barnetik\' izeneko DVDa aurkeztu zuten Ibarretxe kultur etxean. Bertan aurreratu zutenez, herriko elkarteei doan zabalduko diete kopia bana, eta herriko ikastetxeetan zein kultur etxean ere eskuragarri izango da lana. \'Iurreta barne-barnetik\' DVDaren gidoia osatzen lagundu duten herriko elkarteei zuzenduta, bestalde, 19:00etan ikusentzunezkoaren aurkezpen emanaldia egin zuten.
[imgd]http://www.anboto.org/images/6700/6734/1.jpg[/imgd] Iurretaren ekonomia jarduera, ohitura zein historia eta gizarteari buruzko irudien bilduma da Udalaren enkarguz, eta 13.000 euroko aurrekontuarekin Galdare Komunikazio taldeak ekoitzi duen \'Iurreta barne-barnetik\'. Aurkezpenean azaldu zutenez, \"batez ere kanpora begira, baina baita herrira datozen biztanle berriei zein gainontzeko guztien artean herria ezagutzera emateko helburuz\", hasi ziren orain urte bi DVD hau osatzeko aukera aztertzen.
Urtebetez, herriaren irudi desberdinak grabatzen jardun du Durango eta Abadiñon ere antzeko proiektuak burutu dituen Galdare enpresak. Iurretaren iraganaren eta orainaren ispilu izan gura duen \'Iurreta barne-barnetik\', Durangoko LIburu eta Disko Azokan ere, Gerediaga elkartearen erakusmahaian, 6 euroan salgai izango dela aurreratu zuten.