Aurpegi berri askorekin, mailari eustea du helburu Iurretakok

Anboto 2009ko urr. 15a, 11:27

Bihar ligari ekingo dio Iurretakok Lehenengo Erregionalean. Aurreko denboraldiarekin alderatuta taldeak aldaketa sakona jasan du. Taldearen bizkarrezurra osatzen zuten hainbat jokalarik taldea utzi dute eta etorri diren berrik denbora behar dute egokitzeko. Horiek horrela, Endika Romero entrenatzaileak badaki, lehenengo jardunaldietan behintzat, “igarriko” dutela joan direnen hutsunean eta, horregatik, “mailari eustea” finkatu du helburu moduan.

Iurretako.JPGJoandako jokalarietatik Deyanira Nuñezen aldaketa azpimarratzeko da. Iurretakotik Eibarrera joan da; beraz, aurten emakumeen Superligan jokatzen dihardu, Espainian dauden talderik onenen kontra.

Iurretakok aurredenboraldian jokatu dituen partiduek zapore gazi-gozoa utzi dute. Batzutan emandako maila onik ez dute besteetan erakutsi. Joan zen eguaztenean Arratiaren kontra nabarmen galdu zuten: 3-0.

Bihar Pauldarrak hartuko dute Larrakozelain.  Barakaldoko taldea ere iaz igo zen Lehen Erregionalera eta bete-beteko partidua espero dute. Izan ere, Romerok onartzen duenez,
“aurten partidu guztiak izango dira gogorrak”.

Elorrion talde bakarra

Bigarren Erregionalean Elorriok ere aurpegi berriz betetako taldea zelairatuko du domekan ligako estraineko partiduan, baina beste arrazoi batzuengatik. Orain arte, Elorriok talde bi izan ditu: nagusiena eta kadete-gazte mailakoa. Jokalari faltagaitik talde bietako jokalariak nagusien taldean batu dituzte eta gazte mailakoa desagertu egin da. Beraz, Zornotzari kontra egingo dion hamaikakoak esperientzia eta gaztetasuna uztartuko ditu. Entrenatzailea ere berria dute aurtengo denboraldian: Aitor Azpitarte.

Aurredenboraldiko lau partiduak maila bat goragokoen kontra jokatu dituzte eta, oro har, balorazioa ona da: bi garaipen (Artibairen kontra biak) eta bi porrot (Iurretakoren eta Arratiaren aurka). 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!