Aita San Migel plazatik abiatuko dute etzi, 09:00etan, Ahari Iurreta zikloturista ibilaldiaren XXII. aldia. Federatuentzako 12 euro da izen-ematea –lizentzia erakutsi beharko dute– eta ez federatuentzako 28 euro. Izen-ematea ibilaldia hasi aurretxora arte egin ahalko da, eta gehienez 300 parte-hartzaile onartuko dituzte.
Ibilbideak 104 kilometro ditu, eta ohi legez helburua ez da lehiatzea, bizikletagaz gozatzea baino. Beraz, zirkulazio arauak errespetatzeko eskatu dute antolatzaileek.
Parte-hartzaileek irteeran, hornidura-postuan eta amaieran, hiru tokietan zigilatu beharko dute ibilaldi osteko saria jasotzeko.