Berasaluze eta Olaizola aurrez aurre Iurretan

Anboto 2009ko ira. 4a, 09:20

Goi mailako pilota partidua antolatu dute Sanmigeletan. Pablo Berasaluze eta Hibai Zabala berriztarrek Haimar Olaizola eta Alexis Apraizen kontra jokatuko dute. Urriaren 4an, igandean, jokatuko dute, 17:00etatik aurrera.

Partidu nagusiaren aurretik Pablo Berasaluze Pilota Txapelketako kadete mailako finala jokatuko dute. Egun berean, eguerdiko 13:00etan hasita, kimu, haur eta gaztetxoen mailako finalak jokatuko dituzte. Finalaurrekoak irailaren 19an dira. Sari banaketan partidu nagusiko pilotariek parte hartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!