Iurreta herri artekotik kanpora geratu da

Anboto 2009ko mai. 8a, 14:28

Espero zen moduan Iurreta Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketatik kanpora geratu da. Joanekoan hiru partiduak galdu zituzten etxean, oso erraz galdu ere. Atzo iluntzean bueltakoak jokatu zituzten eta Barakaldok bere nagusitasuna berretsi zuen. Berriz ere kadete, gazte eta nagusietako hiru neurketak irabazi zituzten.

Iurreta kanpoan geratu izanak ez du inor ezustean harrapatu. Migel Azkune Iurreta Pilota Eskolako zuzendariak argi zuen litekeena zela Barakaldoren kontra galtzea: “Infantil mailako pilotari batek kadete mailan jokatu du eta kadete batek gazte mailan. Adin horietan asko igartzen da”. Hala ere, itxaropentsu begiratzen dio etorkizunari eta bost urteko epean txapelketa irabaztea du helburutzat: “Herri artekoan zerbait egiteko kalitatea eta kantitatea behar da. Pilotari interesgarriak ditugu, baina gutxi. Kantitatea faltatu zaigu. Dena dela, oso gazte interesgarriak ditugu eta itxaropentsu nago”, dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!