Sailkapena kontra eta egutegia alde du Iurretakok. Liga amaitzeko lau jardunaldiren faltan, zortzi eta zazpi puntuko aldea ateratzen die igoera postuetan dauden Ermuak eta Ibarsusik. Lehenengoek, Iurretakoren antzera, azken txanpa samurra dute, eta ez dirudi igoera arriskuan dutenik. Bilboko taldeak, aldiz, konpromiso zail bat baino gehiago du. Egia da batak asko hutsegin behar duela eta besteak dena irabazi, baina kasu gorebeheratsuagoak urtero ematen dira futbolean.
Joan zen astean sailkapenean hurreratzeko aukera ederra galdu zuten iurretarrek. Ustekabean Ibarsusik bana berdindu zuen etxean, Zamudio azken hirugarrenaren kontra; zoritxarrez, Iurretakok emaitza bera lortu zuen Uritarraren zelaian. Hala ere, eskalearentzako ogi apurrak aprobetxagarriak diren moduan, azken jardunalditik ere atera daiteke irakurketa positiboa: Ibarsusik ezin izan zuela irabazteko partidua aurrera atera.
Bilbotarren egutegia, gutxienez, errespetua sartzeko modukoa da. Asteburuan Bakio zortzigarren sailkatua bisitatuko dute. Bakiok dituen 42 puntuetatik 30 etxean batu ditu. Ondoren, Etxebarri seigarrena jasoko dute; hauek etxean adina puntu batu dituzte kanpoan. Azken aurreko jardunaldian laugarren dagoen Urdulizen zelaian jokatuko dute; zer esanik ez, partidu zaila da. Liga etxean amaituko dute Errigoitiren kontra. Hauxe da norgehiagokarik errazena.
Iurretakok sailkapenaren erditik beherako taldeen kontra jokatuko du. Aurten asko kostatu zaie etxetik kanpora partiduak irabaztea; bada, kanpoko partidu biak azken bi sailkatuen kontra dituzte (Iraultza eta Basauri). Larrakozelai Gazteluzarrak (12.a) eta Lekeitiok (13.a) bisitatuko dute. Beste datu bat: berdinketaren kasuan averagea Iurretakoren aldekoa da.