25 urte eginda, bizi-bizirik

Anboto 2009ko mar. 6a, 12:19

Iurreta Txirrindulari Elkarteak 25 urte bete zituen zapatuan. Elkartearen urteko lehenengo ekitaldia urteurrena ospatzeko baliatu zuten kideek. Iurretako plazan hasi eta amaitu ohi den martxa, Bakixako sozietatean amaitu zuten. Izan ere, orain mende laurdena hantxe ospatu zuten elkartea osatzeko batzarra.

Iurreta Txirrindulari Elkarteak 25 urte bete zituen zapatuan. Elkartearen urteko lehenengo ekitaldia urteurrena ospatzeko baliatu zuten kideek. Iurretako plazan hasi eta amaitu ohi den martxa, Bakixako sozietatean amaitu zuten. Izan ere, orain mende laurdena hantxe ospatu zuten elkartea osatzeko batzarra.

Lehenengo junta hartan izan ziren 15 lagunak omendu zituzten, Laixiar sarien bidez. Sasoi hartan sinatutako sortze-akta pergamino erako dokumentu dotorean erregalatu zieten. Horrez gainera, akta hori jasotzen duen koadroa ere eskegi zuten Bakixako elkartean.

Honako 15 lagunak dira orain 250 bazkide inguru dituen elkartea sortzeko borondatea erakutsi eta ahalegina egin zutenak: Juan Bixente Narbaiza (lehendakaria), Joan Angel Rekalde (lehendakari ordea), Iñaki Etxebarria (diruzaina), Justo Alberdi (idazkaria), Fernando Agirre, Joan Antonio eta Tomas Alberdi, Jose Antonio Artiñano, Javier, Julian eta Sabino Bilbao, Gontzal Sarrigoitia, Jesus Mari Urien, Juan Luis Usabel eta Jesus Mari Zenikaonandia.



Elkarte dinamikoa

Iurreta Txirrindulari Elkarteak askotariko ekitaldiak antolatzen ditu urtean zehar. Bizi-bizirik eta indartsu dagoen elkartea da. Ekin berri dioten denboraldiko egutegia bete-beteta dago. Ekitaldi asko ohikoak dira; asteburuetako martxak, esaterako. Baina ekimen berriak ere prestatzen dituzte. Adibidez, irailean Eskolarteko BBT Criteriuma antolatuko dute Arandia inguruan. Gaztetxoei begirako ekimena da. Orain arte, criteriuma errepideko bizikletarekin antolatu izan dute, baina mountain-bikearekin egiten duten lehen aldia da. Horrez gainera, urtean zehar Euskal Herritik kanporako hainbat irteera egingo dituzte.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!