“Ez nuen pentsatzen behorrak horrelako bihotzik erakutsiko zuenik”

Anboto 2009ko urt. 14a, 14:53

Ariane Isasik (23 urte, Iurreta) Orioko zaldi lasterketa irabazi du oraintsu, anglo-arabe arrazako Asabai behorrarekin. Lehenengo itzuli bietan atzetik ibili ondore, hirugarren eta definitboan atzetik aurrera egin eta gailendu egin ziren. Isasik aitortu digunez,"ez nuen itxaroten behorrak horrelako bihotzik erakutsiko zuenik". Biek eta Arianeren mutil lagun Endika Larrinagak adeitsu hartu gaituzte Oromiñoko baserri dotorean.

Ariane Isasik (23 urte, Iurreta) Orioko zaldi lasterketa irabazi  du oraintsu, anglo-arabe arrazako Asabai behorrarekin. Biek eta Arianeren mutil lagun Endika Larrinagak adeitsu hartu gaituzte Oromiñoko baserri dotorean.

Behor ederra daukazu.

Gaztea da, lau urte egingo ditu laster. Frantzian erosi genuen apirilean. Beraz, denbora gutxi darama gurekin.

Denpora gutxi behar izan du lehenengo lasterketa irabazteko.
Bai, Orion izan zen abenduan. Atzetik ibili ginen lasterketa gehienean eta azkenengo itzulian zaldia.JPGaurrea hartu genuen. 

Espero zenuen Asabairen errendimendua?
Nik neuk ez. Ez nuen pentsatzen horrelako bihotza erakutsiko zuenik; eskatu eta topea emango zuenik bat ere kexatu barik.

Orain lasterketak beste modu batera ikusiko dituzue. Badakizue zaldiak eman dezakeela.
Egia da, ikuspegia aldatu egin zaigu. Hurrengo lasterketa igandean daukagu Getarian. Joan zen asteburuan Donostian ere izan zen lasterketa bat, baina ez ziguten joaten utzi. Hile bi arinago deitu arren, parte hartzaileen zerrenda osatuta zegoela esan ziguten. Gero jakin genuen gu baino beranduago deitutako gipuzkoar batzuk onartu zituztela. Beste irregularitateren bat ere deskubritu genuen. Guk parte ez hartzea nahi zutela susmatzen dugu.

Zergatik izen liteke hori?
Zaldien munduan inbidia handiak daude. 23 urteko gazte bi hara joan, lehenengo aldiz parte hartu, eta esperientzia zabaleko jendeari irabaztea… ez zitzaien askorik gustatuko. Aurretik, Gernikako lasterketan tira-bira txiki bat ere izan genuen beraiekin eta kontua ordutik dator. Maila honetan lasterketek disfrutatzeko beharko lukete, baina batzuek mundua amaituko balitz moduan korritzen dute. Urguiluak gaina hartzen die.

Zuek afizio legez hartzen duzue, baina dedikazio handia eskatzen duen afizioa ematen du.
Egia da. Ez dago oporrik. Zaldiak egunero gobernatu eta trebatu behar dira. Gero, asteburuetan lasterketetan kontzentratu beharra dago. Behintzat, pozik eta ilusinoz egiten dugu.

Beti iruditu izan zait zaldiak eta jockeyak halako harreman berezi bat izan behar dutela.
Guztiz ados. Behor honegaz hartzen nabilen konfiantza doma naturaletik (zaldi-zela eta brida barik muntatzea) oso gertu dago. Asabaigaz finkatzen nabilen erlazioa berezia da.

Zaldiak betidanik gustatu izan zaizkizu?
Betidanik. Hamar urterekin izan nuen lehenengoa. Gabonetan, urtebetetzeetan… gurasoei beti eskatzen nien erregalu berdina. “Ez dut beste ezer nahi; gorde dirua zaldia erosteko beste batu arte”, esaten nien.

Zenbat zaldi dituzue?
Bederatzi. Batzuk hazitarako eta umatzeko dira. Etorkizunerako trebatzen gabiltzan urte eta erdiko zaldi bi ere baditugu: anglo-arabe eta ‘cuarto de milla’ arrazakoak. Mundu honetan dirua egitea zaila da; parean geratzen saiatzen gara. Zaldien mundua asko gustatzen zaigu eta esaera zaharrak dinon legez ‘gustuko tokian aldaparik ez’.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!