'Bularretik mintzora', Iurretako Herri Bibliotekan

Anboto 2008ko urr. 9a, 10:19

aiotzen direnetik 6 urtera arteko haurrekin irakurzaletasuna lantzeko egitasmoa da Bularretik mintzora izenekoa. Irakurzaletasuna modu erakargarri batean indartzea du egitasmoak helburu.

Jaiotzen direnetik 6 urtera arteko haurrekin irakurzaletasuna lantzeko egitasmoa da Bularretik mintzora izenekoa. Irakurzaletasuna modu erakargarri batean indartzea du egitasmoak helburu. Zero eta sei urte bitarteko adin-tarte horretan sentimenduak, zentzumenak eta lehenengo lotura afektiboak finkatzen diren garaia aukeratu dute egitasmoa martxan jartzeko. Hizkuntza bera ere guztiz garatu gabe duten haurrak prozesu horretan bultzatzeko modua da Bularretik mintzora ekimena.

Euskal Herrian, Tolosan abiatu zuten egitasmoa, eta datozen hilabeteetan Iurretan ez ezik, Ermuan, Oñatin eta Amurrion ere egingo dute.  Munduko beste herri batzuetako esperientziak oinarritzat hartu eta gure hizkuntza eta errealitatera egokitu dituzte.

Umearen garapenerako
Jolasak eta harremanak lantzen dira ekimenean; antolatzaileek nabarmentzen dutenez, “jatea, lo egitea eta jolas egitea bezain garrantzitsua baita irakurketa umearen garapenean”. Euskara eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenean, familiek eta hezitzaileek, denek izango dute zeresana: etxea, eskola eta biblioteka izango dira  ekimenaren ardatzak.

Aurkezpen hitzaldi bi izango dira, urriaren 20an 18:00etan gazteleraz, eta urriaren 21ean 18:30ean euskaraz, Juan Carlos Alonso psikologoak Zergatik irakurri azalduko du. Ekimenari sarrera egiteko bigarren hitzaldia, Juan Kruz Igerabide poetak eskainiko du, urriaren 23an; 18:00etan euskaraz, 19:00etan gazteleraz.


Urri amaieran eta azaroan zehar, familiari zuzendutako formakuntza ikastaroa eskainiko du Pello Añorgak. Urriaren 28an, azaroaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, 18:30ean izango dira euskarazkoak. Itziar Zubiaurre, aldiz, azaroaren 3an, 10ena, 17an eta 24an izango da Iurretako Herri Bibliotekan hezitzaileei zuzendutako ikastaroa ematen,  12:30etik 14:30era bitartean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!