Bizikleta zaleek hitzordua dute domekan ‘Ahari Iurreta’ ibilaldian

Anboto 2008ko ira. 18a, 10:24

Iurretako Txirrindulari Elkarteak antolatuta, XXI. Ahari Iurreta zikloturista ibilaldia egingo dute domeka honetan. Urtero legez, lehiakortasun kutsu barik, bizikletagaz eta bizikletan gozatzea beste helbururik ez du martxak. Bizikleta maite dutenentzako antolatuta dago. Egun eder bat igarotzea da guztiek jasoko duten garaikurra.

Ibilaldia 9:15ean hasiko da Aita San Migel plazan. 205 kilometroren ondoren, toki berean amaituko dute 14:00ak inguruan. Izen-ematea ibilaldiaren egunean bertan izango da, ibilaldia hasi aurretxoan.

Izen-emateak kluben bidez egingo dira. Inskripzio indibidualak Bizkaitik kanpokoak direnei bakarrik onartuko zaizkie. Klubei izen-emate orria banatuko diete parte hartuko duten bazkideen zerrenda bertan jartzeko. Hori guztia, beranduen, ibilaldia hasi baino orduerdi arinago entregatu beharko da. Federatuentzako kuota 10 eurokoa da; federatugabeentzakoa, berriz, 26 eurokoa (egun bateko aseguru lizentzia lortzeko).

 Lehenengo 24 kilometroetan, Miotako itzulia egingo dute berriro Iurretara ailegatzeko. Ordura arte, ibilaldia neutralizatua izango da. Ondoren, Muniketa, Galarregi, Milloi eta Gontzegaraigane gainak igaroko dituzte. Martxak hornidura puntua izango du Aulestian. Zikloturisten aurretik furgoneta bat joango da eta inork ezin izango du hura gainditu. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!