Marianne Vos-ek irabazi du aurtengo Emakumeen Bira

Anboto 2008ko eka. 20a, 14:24

Marianne Vos holandar gazteak izugarrizko maila erakutsi du Emakumeen biraren XXI. edizio honetan. Nagusitasuna nabarmenaz gailendu da gaztea jokatu diren bost etapetatik lautan.

Marianne Vos holandar gazteak izugarrizko maila erakutsi du Emakumeen biraren XXI. edizio honetan.  Nagusitasuna nabarmenaz gailendu da gaztea jokatu diren bost etapetatik lautan.

Joan den asteko ostegunean jokatu zen Iurretako Txirrindulari Elkarteak antolatutako Emakumeen Biraren lehen etapa.  Iurretan hasi eta Goiurian bukatu zen ibilbidea eta Marianne Vos izan zen onena bi ordu eta bi minutuko denbora eginda. Luise Keller izan zen bigarren sailkatua eta hemeretzi segundu beranduago helmugaratu zen. Pelotoia ostera, minutu bateko atzerapenaz heldu zen.. Hurrengo egunean bigarren etapa korritu zuten txirrundulariek eta Vosek bere bigarren erakustaldia egin zuen. Arrigorriagan bukatu zen etapa eta  holandarrak bi ordu eta hamabost minutuko denbora egin zuen, pelotoiarengandik ihes eginda.
Hirugarren etapa bi zatitan banatu zuten. Larunbat goizean jokatu zen lehena eta erlojupeko froga izan zen. Beste behin ere, Marianne Vos izan zen onena baina arratsaldean jokatutako beste etapan Regina Schleichner nagusitu zen. Orduñan hasi eta Iurretan bukatu zuten bigarren atal honetako etapa txirrindulariek. Azken etapa aldiz, igandean jokatu zen. 98 kilometroko ibilbidea korritu behar izan zuten txirrindulariek eta Vosek maila handia duela berretsi zuen erakustaldi bikaina eginez. Aurrealdean mantendu zen etapa osoan eta azken sprintean azkarrena izan zen.
Hala, Marianne Vos izan da aurtengo Emakumeen Birako irabazlea. Bigarren postuan Tatiana Guderzo sailkatu zen eta Luise Keller izan zen hirugarrena. Eneritz Iturriaga abadiñarra  izan zen lehen euskalduna baina 39. postuan sailkatu zen, irabazlearengandik ia 25 minutura.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!