175 txirrindularik parte hartuko dute Emakumeen XXI. biran

Anboto 2008ko mai. 29a, 12:35

Iurretako Txirrindulari Elkarteak antolatu du aurten ere XXI. emakumeen bira. Urtero moduan lau etapa izango ditu eta nazinoarteko eta txirrindulariek hartuko dute parte. Giroarekin batera, emakumeen txirrindularitzako txapelketa garrantzitsuenetariko bat da.

Iurretako Txirrindulari Elkarteak antolatu du aurten ere XXI. emakumeen bira. Urtero moduan lau etapa izango ditu eta nazinoarteko eta txirrindulariek hartuko dute parte. Giroarekin batera, emakumeen txirrindularitzako txapelketa garrantzitsuenetariko bat da.

Lehen etapa ekainaren 12an jokatuko da eta durangaldean zehar izango da. Iurretan bertan hasi etapa eta Zornotza, Lemoa, Berriz, Abadiño, Durango, Zaldibar Mallabia eta Garaitik pasatuko da. Guztira 77 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partehartzaileek. Etapa honek bere zailtasunak izango ditu, Trabakuko gaina edo Areitiokoa, kasu.
Txirrindulariek ez dute deskantsatzeko asti gehiegirik izango. Izan ere, hurrengo egunean bertan jokatuko da bigarren etapa eta  oraingoan 84 kilometro egin beharko dituzte. Arrigorriagan hasi eta bukatzen den ibilbide honetan,  Basauri, Amurrio, La Peña,  Arrankudiaga, Berganza, Gutiolo eta Zaratamo zeharkatuko dituzte partehartzaileek, besteak beste. Aurreko eguneko etaparekin alderatuta, honek gora-behera gutxiago izango ditu baina hirugarren mailako gain bat igo beharko dute txirrindulariek. Las Chozas izango da zehazki eta 45. kilometroan dago kokatuta, ibilbidearen erdian beraz.  
 HIrugarren etapa berezi samarra izango da, bi ataletan banatu baitute. Ekainaren 14an jokatuko da eta lehenengo atalak 13,6 kilometro izango ditu. Urduñan hasi eta Arbieto, Artomaña, Delika eta Tertanga zeharkatu ostean, Urduñan bertan bukatuko da.  Zamarroko 350 metro inguruko gaina izango da proba honetako zailttasunik handiena. Bigarren atalean berriz, Urduñan hasi eta Iurretaraino joan beharko dute txirrindulariek. Artziniega, Aixerrota, Gordexola, Sodupe, Zorroza, Bilbo eta Eubatik pasatuko dira kirolariak eta Iurretako Maspe kalean bukatuko da 82 kilometro ditu.
Azkenik, ekainaren 15ean etapa gogorrena egin beharko dute txirrindulariek. Eibarren hasi eta bukatuko da 110 kilometro dituen ibilbide hau eta hainbat herritatik pasatuko da. Elgoibar, Markina, Ondarroa, Deba, Elgeta  eta Soraluze izango dira ibilbide hau egitean txirrindulariek zeharkatuko dituzten herrietako batzuk. Ibilbidearen luzeeraz gain, zailtasun berezia izango du etapa honek lehenengo mailako eta hirugarren mailako gainak igo beharko baitituzte. San Migeleko gaina (3.mailakoa) izango da lehenengo gaina eta Asentzio (1.maila) bigarrena.
Partehartzaileen artean, Italiako, Erresuma Batuko, Valentziako eta Euskal Herriko taldeak izango dira nagusi baina guztira,  nazioarteko txirrindulariak dituzten 18 taldek horietako 175 txirrindularik hartuko dute parte. Bizkaia Durango taldea ere txapela lortzen saiatuko da, Arantzazu Azpirozek, Ana Belen Garciak, Iosune Murillok, Katrine Josefssek, Dorleta Zorrillak eta Mireia Epeldek parte hartuko dutelarik  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!