Askotariko euskarri eta adierazpideen bitartez jasoko dute Iurretako kultur etxera hurreratzen direnek Afrikari eta emakumeari buruzko ekarpen hori. Batetik, Sonia Fernandez argazkilari kataluniarraren emakume swazilandiarrari buruzko ikuspegia jasotzeko aukera izango dugu, irudien bitartez.
Afrikako literatura bera ezezagun dugula kontuan hartuta eta emakumeek kontinente horretan egindako literatura are ikusezinagoa egiten zaigulako, emakumeen ekoizpenen gida osatu eta eskura jarri dute. Bertan, emakumeek sortutako liburu, musika eta filmak aurkeztu dituzte. Horren bitartez, gainera, Liburutegian, herritarren mailegurako eskuragarri jarriko dituzte emakume afrikarren sorkuntza lanok.
Afrikako emakumeen literaturari buruzko hitzaldi bi izango direla ere aurreratu dute aurkezpenean, eta Boniface Ofogo Kamerungo ipuin kontalaria eta Teatro Meridionalen Negra! antzelana ere Iurretara ekartzea lortu dute.
Egitaraua
Afrika ekialdeko emakumeak hitzaldia: otsailaren 27an, 19:00etan
Boniface Ofogo ipuin kontalaria: otsailaren 29an, 20:00etan
"Negrai" (Teatro Meridional) antzezlana: martxoak 1ean, 19:00etan
Moolade bideoforuma: martxoak 4an, 19:00etan
Emakumearen irudia swahili kulturan erakusketa: otsailaren 19tik martxoaren 7ra