Bosgarren lehiaketa Iurretan

Anboto 2008ko urt. 11a, 11:03

Lanak urtarrilaren 25eko eguerdiko 12:00ak arte aurkeztu ahal izango dira Iurretako Herri Bibliotekan.

Bosgarren edizioa izango du aurtengoa Iurretako Liburutegian antolatutako bertso paper eta literatur lehiaketak. Urteroko helburuekin eta orain arteko bideari jarraituta, 7 urtetik 18 urtera arteko herriko ume eta gazteek parte hartu dezaten helburuarekin antolatutako lehiaketa da ahotan darabilguna. Lanak urtarrilaren 25eko eguerdiko 12:00ak arte aurkeztu ahal izango dira Iurretako Herri Bibliotekan; beraz, oraindik ere garaiz zabiltzate parte hartzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!