Gazteentzako tailerrak biblioteketan

Anboto 2007ko urr. 25a, 15:00

14 urtetik gorako gazteei zuzenduriko tailerrak dira eskaintzen dituztenak

Idazketa, Komikia, Ilustrazioa, Musika, eta,Ikusentzunezko Muntaketari buruzko Bizi zure istorio propioa izeneko tailerrak ipiniko dituzte abian, asteburu honetan, Iurreta eta Durangoko herri biblioteketan. 14 urtetik gorako gazteei zuzenduriko tailerrak dira eskaintzen dituztenak, hain zuzen ere, gazteek sormena garatzeko eta disziplina desberdinak aukeran izan ditzaten helburuarekin antolatuak. Hainbat saiotan landuko dituzte disziplina horiek, eta tailerraren azkenengo emaitzak CD batean jasoko dituzte gazteek. Disziplina edo arlo bakoitzean aditu eta aritua den lagun batek emango du tailer bakoitza: lehenengoa, Pako Aristi idazlearekin izango dute, bihar bertan hasita, eta Idazketa izango da landuko duten alorra. Apirilera bitartean, Komiki tailerra Xabier Aranguenarekin, Ilustrazioa Agurtzane Villaterekin, musika Malen Dobaranekin, eta  Ikusentzunezkoak Idurre Arrazola eskualdeko argazkilariarekin landuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!