Musika egiteko 3 modu

Anboto 2007ko urr. 4a, 12:55

Txato Plato, Delorean eta La Cabra Mecánica taldeek beteko dute txosnen pareko plazako eszenatokia.

Izan dira erromeriak eta izan dira kantaldiak, eta asteburu honetan kontzertuak nagusituko dira jaietako bigarren barikuan: Txato Plato, Delorean eta La Cabra Mecánica taldeek beteko dute txosnen pareko plazako eszenatokia.

Markinatik punka, Zarauztik 80ko hamarkadako doinuak eta Lavapiesetik rocka ekarriko dute, hurrenez hurren, Iurretako jaietara, Txato Plato, Delorean eta La Cabra Mecánica taldeek. La Cabra Mecánicak gogora ekarriko dute plazan “gau bakoitza azkena eta goiz bakoitza lehenengoa” dela, jaien bukaera iristear den honetan. Plazaren inguruan dabiltzanak dantzaraziko dituzten doinuen artean, baten bat gogoko izatea erraza izango du jendeak. Jaietan ohikoa ez den ugaritasuna eskainzea lortu dutela ezin ukatu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!