Iurretakok bihar lortu dezake lehen mailarako igoera

Anboto 2007ko mai. 18a, 12:53

Lehen Erregional Maila esku puntekin ukitzeko moduan du Iurretakok. Iraultzarekiko hiru puntuko aldea dauka eta gol-averagea aldeko du. Beraz, geratzen diren bi partidetatik bakarra irabaztea nahikoa du igotzeko.

Bihar du lehen aukera Loiu B azken hirugarrenaren aurka. Ezin diote igoera etxean ospatzeko aukera paregabe horri ihes egiten utzi. Gauzak oker joanda ere, hurrengo asteburuan, Sondika B azken bosgarrenaren aurka bigarren aukera izango luke etxetik kanpora. Bi arerioak iurretarrak baino ahulagoak dira nabarmen, eta harrigarria litzateke bitik bat, behinik behin, ez irabaztea.

Elorriok igoera matematikoa lortzea oso zail du, baina gorako fasea jokatzea ahalbidetzen duen bigarren postua puntu bakarrera du. Orain, hori dute jomuga.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!