Iurretakok aukera ona du tartetxoa zabaltzeko

Anboto 2007ko mai. 10a, 14:19

Iurretako eta Elorriok bat ere gupidarik gabe darraite Bigarren Erregional Mailan, puntuak hirunan bilduz. Joan zen astean, Iurretako liderrak 2-0 menderatu zuen Zorrontzako, eta Elorriok 3-0 Busturia. Hala ere, asteburuan iurretarrek aukera aparta dute alde ia erabakigarria hartzeko. Elorriok atseden hartuko du eta Jon Gurutz Vazquezen mutilek Berriz Bren aurkako derbia dute Berrizburun.

Gaur, Iurretakok 61 puntu ditu; Elorriok baino bat, Irultzak baino hiru eta Gernikak baino lau gehiago. Lehen sailkatua zuzenean igoko da eta bigarrenak ligaxka jokatuko du lau multzoetako lau bigarrenekin. Ligaxka horretako lehen hirurak igoko dira Lehen Erregional Mailara.

Iraultzak eta Gernikak eskualdeko bi talderen aurka (Ezkurdi eta Extremeño, hurrenez hurren) jokatuko dute asteburuan. Sorpresaren bat emanda, mesede galanta egingo liekete goiko biei.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!