Elorriaga eta Ortiz bikain Gironako txirrindulari proban

Anboto 2007ko api. 27a, 11:34

Agurtzane Elorriagak lasterketa irabazi zuen eta Sara Ortiz lehena izan zen 23 urtez azpiko mailan.

Agurtzane Elorriagak lasterketa irabazi zuen eta Sara Ortiz lehena izan zen 23 urtez azpiko mailan.

Durangoko Panda Software-Bizkaiko Kirol Taldeako txirrindulari Agurtzane Elorriagak Espainiako txapelketarako puntuagarria den Gironako lasterketa irabazi zuen joan zen domekan. Elorriagak lasterketa erdian ihes egin zuen eta helmugara bakarrik iritsi zen. Bestalde, Fonorte S.C. Duranguesa taldeko Sara Ortiz seigarren sailkatu zen lasterketan; lehenengoa izan zen 23 urtez azpiko mailan. Horrela, maila horretako Espainiako Kopan lider jarraitzen du Ortizek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!