Eskola arteko lau onenen artean dagoz Iurretako pilotari gazteak

Anboto 2007ko mar. 30a, 14:53

Iurretako Olaburu pilota eskola Bizkaiko Taldekako Eskola Arteko Txapelketako finalerdietan izango da, zapatuan Barakaldo kanporatu ondoren (3-0). Final atariko aurkaria Gernika eta Arrankudiagaren arteko lehiatik irtengo da. Era berean, Markinak Portugalete kanporatu zuen (3-0), eta Galdakaoren aurka jardungo du finalerdietan. Partidak apirilaren 21ean jokatuko dira; zer frontoitan jokatukop den, ez dago zehaztuta oraindik.

Zapatuko partidarik lehiatuena kimuen artekoa izan zen. Barakaldok bikote indartsua zekarren, baina Bikandik eta Bereinkuak bikain egin zieten aurre, eta irabaztea lortu zuten (18-13). Defentsan gotor eta erasoan zehatz aritu ziren. Benjaminetan, partida bigarren erdian erabaki zuten (18-12). Azkenik, haurren mailan ez zen emoziorik izan, sailkatuta baitzeuden. Hala ere, ez ziren erlaxatu eta erraz irabazi zuten (18-10).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!