Eskolarteko final laurdenak jokoan izango dira zapatuan

Anboto 2007ko mar. 22a, 13:59

Bizkaiko Eskolarteko Pilota Txapelketako final laurdenak jokatuko dira Iurretako frontoian, zapatuan, 16:30ean hasita. Iurretako Olaburu pilota taldeak Barakaldoren aurka jokatuko du benjaminen, kimuen eta haurren kategorian. Markina eta Portugaleteren arteko lehia ere jokatuko da. Aurrera egiteko partida bi irabazi behar dira.

Iurretak bikote sendoak ditu hiru mailetan. Benjaminetako eta kimuetako bikoteak, Gonzalez-Andueza eta Bikandi-Bereinkua, lider dira A1 eta A2 kategorietan. Haurretan, Errazti eta Maguregi, Durangaldeko txapelketan txapeldun orde izan zirenak, gorantz doaz, eskuko lesioak gaindituta. Barakaldoko bikoterik indartsuena kimuena da, Enkarterrietako txapeldunak dira-eta.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!