.
ANBOTO Durangaldeko euskara hutsezko komunikazio taldea da. Harpidetza bidezko ANBOTO astekaria eta
anboto.org webgunea kudeatzen ditu.
Durangaldeko 13 herritako informazioa lantzen du: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta Izurtza, Mañaria, Mallabia, Otxandio, Zaldibar eta Zornotza.
Eskualdeko elkarte, talde zein norbanakoek ateak zabalik dituzte gure komunikazio proiektuan parte hartzeko. Hedabidearen helburuak honako hauek dira: gertuko informazioaren sortzea eta hedatzea, Durangaldeko topalekua izatea, euskara bultzatzea eta ikuspuntu feminista integratzea bai lan dinamiketan baita edukiak lantzerako orduan ere.