Juan Orobiogoitia Argazkia Juan Orobiogoitia Berdez Jantzitako Eguna

JUAN OROBIOGOITIA ESKOLA

JUAN OROBIOGOITIA ESKOLA logotipoa

Juan Orobiogoitia institutua 1997/98 ikasturtean hasi zen bere zerbitzua eskaintzen Iurreta, Zaldibar eta Otxandio herriei eta Durangaldeko beste herri batzuei.

Juan Orobiogoitia BHI ikastetxearen zeregina, ikasle guztien eta ikasle bakoitzaren izaera eta egoera kontuan hartuta, heziketa osoa eskainiz, pertsona bezala gizarteko erronkei era autonomo eta kritikoan aurre egiteko behar dituzten tresnak eskaintzea da. Ikasleak  autoestimuan, errespetuan, tolerantzian, arduran, elkarlanean eta euskal kultura eta inguruko ohiturak ezagutarazten heziko ditugu, herritar  aske eta zoriontsuak izan daitezen.

 

Gure ikastetxe eta ikasleen balio eta ezaugarriak:

  • Erronka berriei aurre egiteko behar dituzten tresnak dituena.
  • Ikasleen gatazkak elkarrizketaren eta parte-hartze arduratsuaren bidez konpontzeko gai dena. Erantzukizun sozialaren zentzua garatzen duena.
  • Inklusiboa eta hezkidea.
  • Gizartean bizi diren egoera ezberdinen aurrean sentsibilitate eta errespetuzko jarrerak indartzen dituena.
  • Euskalduna, euskal kultura eta inguruko ohiturak ezagutzen dituena eta gure ikasleen jatorrizko herrien kultura arteko harremanak sendotuko dituena.
  • Eskola komunitatearen bizikidetzarako giro ona lortzen duena.
  • Ingurunearekiko jarrera arduratsua eta jasangarria.
  • Herriko erakundeei irekia eta elkarlana sustatuko duena.


Eskaintzen ditugun zerbitzuak:

  • DBH eta Batxilergoa (Natura eta Osasun Zientziak, Teknologikoa, Giza eta Gizarte Zientziak).
  • Eskola jasangarria ziurtagiria. Ortua
  • Jantokia eta autobus zerbitzua (DBHn)
  • HAUSPOA: ikasgaien errefortzuak eta tailerrak
  • BIDELAGUNA: aniztasunari erantzuteko programa
  • HNP, Eskola Agenda 2030, STEAM, Hezkidetza
  • Eleaniztasunerantz urratsak ematen. Maila bakoitzean ikasgai bat ingelesez
  • Kalitatea
  • IKT heldutasun maila ertaina
  • Ekintza osagarriak: Sukarrietako egonaldia, Ikasketa bidaia 4. DBHn…

HISTORIA UKITZEN
HISTORIA UKITZEN

JUAN OROBIOGOITIA ESKOLA

Kokapenaren mapa