Garaiko Udalak Aiartzako eta Uriengo bideetako zati bana konponduko du

E.H.

Lizitazioa martxan dago 231.200 euroko aurrekontuagaz. Lanak fase bitan egingo dituzte. Halaber, udalak jakinarazi du lau zabalera gehigarri atondu dituela Larriña aldeko errepidean.

Garaiko Udalak Aiartzako eta Uriengo herri-bideetako zati bana konponduko du. Martxan ipini dute horretarako lizitazioa, herri bideetan inoiz egin duten handiena: 110.700 euroko aurrekontua prestatu dute lanen lehenengo faserako, eta beste 120.500 euro bigarren faserako. 231.200 guztira. Kopuru horretako 60.000 euro Aldundiak ipiniko ditu. Udal iturriek gogorarazi dutenez, 2023tik hona hainbat konponketa egin dute Beratu, Urresti eta Emaldi aldeko bideetan. Azken jarduketa Larriñan egin dute, errepidean lau zabalera gehigarri atonduta. Aurrerantzean, arekak egin gura dituzte Aiartzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!