Garaiko jolasgune nagusia egun euritsuetan ere erabili ahalko da laster

E.H.

Jolas eremuak laster hartuko duen gutxi gorabeherako itxura. GARAIKO UDALA

Azpiegitura horri eskerrak, herriko umeek eta familiek urte osoan zehar izango dute txintxaunetan ibiltzeko aukera, baita egun euritsuetan ere, gaur gaurkoz ez dute-eta halako azpiegiturarik herrian. Horrez gainera, teilatua erabilgarria izango da uda sasoian, bero-saparen bat balego gerizpea eskainiko lieke-eta herritarrei. Teilatua azaro-otsail bitartean atontzea aurreikusi dute. 

Garaiko Udalak herriko jolasgune nagusia estaliko du: udaletxearen azpialdeko txintxaun eremua. Proiektua esleituta dago honezkero, eta teilatu bat atonduko dute bertan. Azpiegitura horri eskerrak, herriko umeek eta familiek urte osoan zehar izango dute txintxaunetan ibiltzeko aukera, baita egun euritsuetan ere, gaur gaurkoz ez dute-eta halako azpiegiturarik herrian. Horrez gainera, teilatua erabilgarria izango da uda sasoian, bero-saparen bat balego gerizpea eskainiko lieke-eta herritarrei. Halaber, jolas eremuaren alboan bost arbola landatuko dituzte. 

Udalak aurreratu dutenez, teilatuak sistema modularra izango du. Zutoinak ipiniko dituzte jolasguneko ertzetan, eta estalki prefabrikatua horien gainean. Materialei dagokienez, material birziklagarriak erabiltzea lehenetsi dute, eta iragarri dutenez, egurra egongo da kanpoaldera begira. Proiektuaren aurrekontua 193.400 eurokoa da. Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza lortu du obra finantzatu ahal izateko, eta beste dirulaguntza bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Teilatua azaro-otsail bitartean atontzea aurreikusi dute. 

Garaiko Udalak gogorarazi du proiektua 2026ko aurrekontuetan jasotakoaren zati dela. Urte hasieran, txosten teknikoa egin zuten, eta jolasguneko lur-eremuko azterketa geologikoa egitea agindu. Udaberrian behin betiko proiektua esleitu zuten, eta udan obra lizitatu ahal izateko baldintza-agiriak prestatu. Orain, dena daukate prest obrak martxan ipintzeko.   

Proiektuaren infografia. GARAIKO UDALA

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!