Kabareteko partaideak Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gazte queerak dira, Ipar Euskal Herriko barrualdean bizi direnak, eta dantza, kantua, antzerkia eta LGTB identitateen errealitatea batzen dituzte ikuskizun bakoitzean. Atharratzeko Bekat'uros jaialdian taularatu ziren lehenengoz, 2024an, eta arrakasta hark oihartzuna ekarri die. Garaiko emanaldia Trumoitte elkarteak antolatu du. Aurrerago emango dituzte ordua eta lekua.