[ARGAZKI GALERIA]: Marmelada eta ozpinetakoak kozinatzeko tailerra egin dute Garain

E.H.

Trumoitte elkarteak antolatuta, sukaldaritza zale kuadrilla bat Otea Loran elkartean batu zen atzo, saltsak kozinatzeko eta kontserbazio teknikak ezagutzeko.

Marmelada, ozpinetako eta chutney artean ibili ziren saltsarik saltsa, Ana De la Maza ekoizlearen gidaritzapean. Trumoitteko kideek esan dutenez, parte hartzaileek asko ikasi zuten elkarrengandik, askotariko esperientziak eta trikimailuak elkarbanatu zituzten-eta. Aurrerago, antzera bateko beste sukaldaritza tailer bat egingo dutela iragarri dute. Gabonen bueltan, seguruenik. "Jendea gustura egon zen, hurrengo hitzorduetarako gogoz", nabarmendu dute elkarteko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!