Sukaldaritza tailer berria Garain, kontserbak zelan egin ikasteko

E.H.

Trumoitteren sukaldaritza tailer bat. TRUMOITTE

Jardunaldia urriaren 8an izango da, Otea Loran elkartean. Izena emateko aukera zabalik dago.

Trumoitte kultur elkarteak kontserbak egiteko ikastaroa antolatu du urriaren 8rako. Marmelada eta ketchup saltsa zelan egin ikasiko dute, eta horiek kontserba potoetan zelan gorde azaldu. Jardunaldia Ana De la Maza ekoizleak gidatuko du, eta 18:30ean izango da, Otea Loran elkartean. Tailerrean izena eman gura dutenek zabalik daukate inskripzioak egiteko aukera, lotura honetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!