[ARGAZKI GALERIA]: Trumoittetarrek Mirandaola eta Arrikrutz inguruak ezagutu dituzte

E.H.

Elkarteko kideak pozarren bueltatu ziren txangotik, bisita biak "oso interesgarriak" izan zirela azpimarratu dute. 

Trumoitte elkarteko kideak Gipuzkoa aldean ibili ziren zapatuan. Mirandaolako burdinola ezagutzera joan ziren lehenengo, eta beren begiekin ikusi ahal izan sasoi bateko olaren funtzionamendua. Ondoren, olaren kanpoaldeko parkean bazkaldu zuten, kuadrillan, eta arratsaldean Oñati aldera mugitu ziren Arrikrutzeko kobaren sekretuak ezagutzeko. Elkarteko kideak pozarren bueltatu ziren txangotik, bisita biak "oso interesgarriak" izan zirela azpimarratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!