Aitanak Garai aipatu du BECeko kontzertuan: "Hemen bizitzea gustatuko litzaidake"

Anboto

Oar Cottage

Aitana abeslariak Bilbon emandako kontzertuan Garain lo egin zuela kontatu zuen atzo, entzule guztien harridurarako.

Aitana abeslariak kontzertu bi eman ditu asteburuan BECen. Atzoko emanaldian hunkituta berba egin zion bere publikoari. 

Abeslariak abesti batetik bestera emandako azalpenen artean Garai herria aipatzen zuenak publikoaren arreta piztu zuen. Izan ere, egunotan Garaiko Oar Cottage landa-hotelean lo egin du eta, antza denez, Durangaldeko paisaiek liluratu egin dute. "Garai herrian lo egin dut. Ezagutzen duzue? 200 biztanle inguruko herri txiki bat da. Oso polita izan da mendi artean lo egin dudalako. Zuek hemen oso zoriontsuak zarete, ezta? Inbidia handia ematen didazue. Hemen bizitzea gustatuko litzaidake", nabarmendu zuen abeslariak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!