Garain prest daude Santa Katalinako jaiak ospatzeko

E.H.

Garain prest daude iraileko hitzordu kutun bat ospatzeko. Asteburu honetan, herritarrak Santa Katalina ermitaren bueltan batuko dira, baselizako jaiak girorik herrikoienagaz ospatzeko.

Zapatuan Donien Atxa altxatuko dute. 20:00etarako ipini dute hitzordua. Eta biharamunean, domekan, Santa Katalinaren omenezko meza izango dute, 11:00etan. Meza amaitutakoan, herriko dantzarien saioa izango dute, eta ospakizunak behar den moduan borobiltzeko, kopaua egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!