Irteerarako hitzordua Garaiko plazan egin dute, 10:00etan. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute txangoa; umeek, 10. Lau urtetik beherakoek doan parte hartu ahalko dute. Arrikrutzeko koba barruan egin dezakeen tenperatura dela eta, Trumoittek arropa beroak eramatea gomendatu du.
Izen emateak irailaren 14ra arte egin daitezke honako lotura honetan.