[EGITARAUA]: Kiliki, Altxa Porru, elektrotxarangak eta tortilla txapelketa Garaiko jaietan

E.H. 2026ko uztailaren 15a

Altxa Porruk erromeria eskainiko du uztailaren 24an. BIZKAIKO ERROMERIA EGUNA

Garaitarrek gozamenerako egun ugari dute aurretik. Jaien atarikoa Asto Trail probak egingo du, eta hurrengo egunetan ailegatuko dira erromeriak, kontzertuak, gazte eguna, patata tortilla txapelketa eta dantzariak. Uztailaren 18tik 31ra ospatuko dituzte jaiak.

EGITARAUA

Uztailak 18, zapatua

  • 08:00 IX. Mendi martxa
  • 09:30 VI. Asto trail mendi lasterketa (luzea)
  • 10:00 VI. Asto trail mendi lasterketa (laburra)

Uztailak 19, domeka

  • 10:00 Xake txapelketa eta erakustaldia (Izen ematea doan, txapelketa hasi baino 15 minutu lehenago)
  • 12:00 Herri kirolak
  • 14:00 Nagusien bazkaria Otea Loran elkartean
  • 19:00 Bertsolariak Elizabarrin: Igor Elortza, Miren Artetxe, Maialen Lujanbio eta Irune Basagoiti. Gai-jartzailea: Leire Vargas

Uztailak 24, barikua

  • 19:00 Donien Atxa jasotzea.
    • Ezpata-dantzarien azken entsegua
    • Lumagorri oilasko-pintxoak dastatzeko aukera
  • 22:00 Erromeria Altxa Porru taldearekin

Uztailak 25, zapatua

  • 10:30 Kalejira txistulari, dantzari eta agintariekin
  • 11:00 Meza nagusia San Migel elizan.
    • Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa Elizabarriraino, Agintariena eta Gernikako arbola dantzatuz.
    • Ezpata-dantzarien saioa
  • 18:00 Erregelen erakustaldia
  • 19:30 Gautxori elektrotxaranga
  • 23:00 Kilikiren kontzertua

Uztailak 26, domeka

  • 10:30 Kalejira txistulari, dantzari eta agintariekin
  • 11:00 Meza nagusia Elizabarrin
    • Santiagoren irudiaren ohiko prozesua parrokiaraino, Agintariena eta Gernikako arbola dantzatuz
    • Gizonezkoen erregelak
    • Emakumezkoen erregelak
  • 18:00 Tortilla txapelketa (sua, arrautzak, olioa, patatak, tipula eta gatza partaideen kontura)
    • 100 euroko, 80 euroko eta 60 euroko sariak
  • 22:00 Erromeria Berriztu taldearekin

Uztailak 27, astelehena

  • 17:30 Briska txapelketa (Izen ematea: bost euro bikoteko)
    • 60 euroko, 40 euroko eta 20 euroko sariak

Uztailak 28, martitzena

  • 11:30-14:00 / 16:30-19:00 Umeentzako jolasak eta tailerrak
  • 17:30 Mus txapelketa (Izen ematea: 5 euro bikoteko)
    • 60 euroko, 40 euroko, 30 euroko eta 20 euroko sariak

Uztailak 29, eguaztena

  • 17:00 3x3 futbol txapelketa

Uztailak 30, eguena

  • 14:00 Gazteen bazkaria 
    • Ondoren, ginkana
  • 19:00 DJ Delco eta DJ Sierritx
  • 23:00 Aiama taldea

Uztailak 31, barikua

  • 11:00 Meza nagusia
    • Dantza saioa
    • Kalejira buruhandiekin eta dultzaineroekin
    • Igel-jokoa. Tokiko txapelketa (Izen ematea: 2 euro)
      • 50 euroko, 30 euroko eta 20 euroko sariak
  • 18:00 Antzerkia: Puxika Piratak (Plazan. Euria bada, Elizabarrin)
  • 18:30 Asto probak. Irazola (Mallabia), Arkaitz Hormaetxea (Gatika), Ekaitz Elordui (Berango) eta Salvador Erleaga (Arratzu)
  • 21:30 Herri afaria eta Eingo taldearen dantzaldia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!