[ARGAZKI GALERIA]: Irudimen bezainbeste buruarin Garain

E.H. 2026ko uztailaren 7a

Zapatuan, buruarinen tailerra egin zuten Garaiko umeek. "Oso ondo joan zen dena, oso gustura egon ginen. Barre ugari egin genuen tailerreko begiralearekin", azaldu du Alazne Sarrigoitiak. Buruarinak prest daude uztailaren 31n, herriko jaietan, dultzaineroekin batera desfilatzeko. (Argazkiak: Trumoitte kultur elkartea)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!