Buruarinen tailerra Garain uda hasteko

E.H.

ARGAZKIA: GOIENA

Trumoitte elkarteak Garai Uda Giroan ekintza sorta prestatu du uztaileko lehenengo asteburuetarako. Zapatu honetan estreinatuko dute egitarau sorta, uztailaren 4an, buruarinen tailerra egingo dute-eta frontoian. Jardunaldia 10:00etan hasiko dute. Uztailaren 10ean aire zabaleko zinema saioa egingo dute, eta uztailaren 17an Andoni Oilokiegiren kontzertua egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!