Uda giroaz gozatzeko kultur ekitaldi ugari uztailean, Garain

E.H. 2026ko ekainaren 29a

Andoni Oilokiegi.

Ekitaldi sortako lehen hitzordua buruarinak egiteko tailerra izango da. Uztailaren 4an egingo dute, frontoian.

Trumoitte elkarteak Garai Uda Giroan ekintza sorta prestatu du uztaileko lehenengo asteburuetarako. Uztailaren 4an, buruarinen tailerra egingo dute frontoian. Jardunaldia 10:00etan hasiko dute, eta antolatzaileek inprimaki bat prestatu dute buruarinaren diseinua aurretiaz aukeratzeko.  

Uztailaren 10ean, aire libreko zinema saioa eskainiko dute. Garaiko Landetxearen atzealdeko belardian egingo dute, 22:00etan. Azkenik, uztailaren 17an, Andoni Oilokiegi musikari pasaitarraren kontzertua egongo da herriko plazan. Emanaldia 19:00etan hasiko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!