Emaldirako errepidea konpondu dute Garain

E.H. 2026ko ekainaren 29a

Bide bazterreko zangak konpondu eta margoketa lanak egin dituzte. Datozen asteetan, Garaiko Udalak esku hartze gehiago egingo du Aiartzan, Momoitioko San Juanetik Urienera bidean eta Etxeitako arterako bidean.

Garaiko Udalak errepide bazterreko zangak konpondu eta margoketa lanak egin ditu Emaldirako bidean; datozen asteetan esku hartze gehiago egingo duela iragarri du. Aiartzako zati batean, adibidez, bide bazterreko zangak konponduko ditu, eta San Juanetik Urienerako bidean kanal berriak egingo ditu. Etxeitarako artera doan errepidean, berriz, bidea zabalduko dute ibilgailuak-eta gurutzatu eta herritarren igarobidea errazteko. Azken horri dagokionez, auzotarren segurtasuna hobetuko dela nabarmendu du udalak, neguan, batez ere. 

Ez da Garaiko Udalak gisa honetako mantenu eta konponketa lanak egiten dituen lehenengo aldia. Agintaldi honetan zehar, 174.381 euro bideratu ditu errepideak konpontzera. Batetik, oso-osorik konpondu du Beratuko bidea, zangak txukunduta, asfaltatzeak eginda eta babes hesiak ipinita. Bestetik, Oiz mendirako errepide zatian asfaltatze lanak egin eta porlanezko xaflak konpondu ditu.

Beraturako bidea, konponketak egin ondoren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!