Garaiko Trumoitte kultur elkarteak sukaldaritza tailer berria prestatu du eguen honetarako: pasta freskoa zelan egin eta zelan kozinatu ikasiko dute. Jardunaldia Otea Loran elkartean egingo dute 19:00etatik aurrera. Parte hartzaileek 15 euro ordaindu beharko dute. Izen emateetarako orrialde bat prestatu du Trumoittek.